sari nagusiak Segurara eta Najerara joan ziren. Kadete mailako finalean Intxausti eta Imaz izan ziren onenak, Hernaniko Altuna anaien kontra (22-10), eta gazteenean Calvo eta Gartzia. Errioxarrek 22-8 menderatu zuten Leones-Gurutzalde bikotea. Irabazleek garaikurra eta txapela eroan zituzten. Sari banaketa ekitaldian egon ziren Aloña Mendi elkarteko presidente Anton Inza, pilota eta futbol saileko ordezkariak, eta kirol zinegotzi Ainhoa Martin.
Kadete mailako finala segituan ipini zen urdin kolorekoa. Segurako bikotea 0-5 aurreratu zen, batez ere Hernaniko bikoteak egindako hutsengatik. Altunatarrek kostata egiten zituzten tantoak, baina zailena egin ostean –8-7 hurreratu ziren markagailuan–, ordura arte egindako lana pikutara bidali zuten. Pilota txapa pera bota zuten, eta Intxausti eta Imazek bederatzi tanto egin zituzten jarraian, lehia erabakita utzita: 17-7.
Harmailetan zeuden hernaniarren animoekin bi tanto jarraian egin zituzten Altuna anaiek, eta partiduan sartzeko aukera izan zuten. Baina, aurrelariaren errematea kanpora joan zen. Pilota aldatu zuen Segurako bikoteak, eta zuzenean joan ziren 21. tantoraino. Hernaniko bikoteak 10.a egin zuen, eta txalo artean bukatu zuen lehia Intxausti aurrelariak. Duda barik, partiduko pilotari onena izan zen.
Gazteetan ere urdina nagusi
Gazte mailako partiduan ere urdin koloreak agindu zuen. Calvo eta Gartzia errioxarrak 1-6 aurreratu ziren, nahiz eta Gurutzalde atzelariak azkar jokatu. Leones eta Gurutzalde entrenatzailearen aholkuak jarraitzen ahalegindu ziren, baina oso zail jarri zitzaien partidua. Eurek tanto bat egiten zutenerako, bikote urdinak bi edo hiru egiten zituen. Hala, markagailuko errenta handitzen joan zen: 3-10, 5-15, 5-19, 8-20 eta 8-22. Dena den, partiduko tanto ederrena Gurutzalde aurrelariak egin zuen –eurendako seigarrena izan zen–: bosgarren koadrotik dejada egin zuen zabalean. Calvo ez zen heldu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario