2011-07-25 06:00:00 Xabi Urzelai
"Shit of trip! already one hour and a half, I don't know if we arrive in time for the TT". Zapatuko erlojupekoa baino lehenago Irizarrek idatzitako twit-a, lasterketara garaiz iritsiko ote ziren zalantzaz, hoteletik irteera puntura iristeko denbora mordoa behar izan zutelako. "Txirrindulariondako ez da Tour ona izan, bidaia luzeak egin behar izan ditugu hoteletara joan-etorriak egiteko, berandu afaldu... Eta errepidean izan duguna ez da gutxiagorako izan, errepide txarrak, eroriko mordoa... Uste dut ziklistok negozio handi honek funtziona dezan antolatzaileek behar duten pailazoak garela, edo tximinoak; ez gaituzte kontutan izan".
Haserre dagoen ziklista baten esanak dira, nahigabetuta, errepideak eman dien ordainaz atsekabetuta; eta Tourra amaitzeko deseatzen dago: "Eiffel dorrea baino, etxeko ataria ikusteko deseatzen nago. Urte oso ona izan dugu, baina Tourrean dena okertu zaigu, kolpean, pasada bat izan da. Liderrek lasterketa utzi behar izan zutenean umezurtz geratu ginen. Egia esan, ez da nire ametsetako Tourra izan, ez niregatik, taldekideengatik, baizik". Izan ere, hiru aste hauetan zorteak bizkarra eman dio RadioSchack taldeari, eta zelan, gainera: "Gauza bat da zorte txarra izatea, eta beste bat Tourrean gertatu zaiguna gertatzea. Errespetu guztiarekin, uste dut beste talde askok baino talde hobea genuela, baina urte guztian izan ez dugun zorte txarra Tourrean pilatu zaigu. Eta akaso, Alpetako etapan gertatu zitzaidana izan daiteke adibideetako bat, Izoard-eko igoeran ihes egindako taldean nindoan, nahiko ondo, eta orduan zulatu nuen gurpila; kontua da egunero ibili garela horrela, beti izan dugu zerbait".
Momentu onak eta txarrak
Frantziako itzuliak eman dizkion momentu on eta txarren artean galdetuta, Oñatikoak ez du zalantzarik: "Lasterketa barruan momentu onena taldekako erlojupekoan bizi izan nuen. Egun horretan ardura handia nuen, erlojupekoan erantzukizuna nuelako eta lan ona egin genuela uste dut. Lasterketatik kanpo, berriz, momentu onena Pirinioetan bizi izan nuen, Pau-n amaitu genuen etapan familiakoak eta lagunak bisitan etorri zirenean; horrek sekulako txispa eman zidan, horrelako itzuli bat etxetik kanpora luzea egiten delako, batez ere gauzak horren gaizki doazenean. Momentu txarrena, berriz, Klodenen erorikoan izan nuen. Ezin nuen sinistu, horrenbeste esfortzu, horrenbeste lan egin zuen gizona lurrean ikusi nuenean. Uste dut une horretan telebistan azaldu nintzela, motorrean zihoazenei oihuka. Ulertzen dut zein den euren lana, baina tentsio momentuak dira, gure liderra lurrean zegoen, eta hari laguntzera gindoazenean hamar moto genituen inguruan, traban".
Atzo Parisko esprintean ez zen ezustekoendako tarterik izan, Mark Cavendishek egun dagoen esprinter indartsuena dela erakutsi zuelako, berriro.
Evans-ek, merezita
Aurtengo Tourra Cadel Evans australiarrak irabazi du, eta merezitako garaipena izan duela dio Irizarrek, indartsu egon delako, eta erregularra izan delako, nahiz eta ez den gehien gustatzen zaion txirrindularia: "Orain momentuan Andy Schleck daukat parean, eta nahiago izango nukeen berak irabaziko balu, gehiago transmititzen duen txirrindularia delako. Alde horretatik, uste dut txirrindulari batek zerbait transmititu behar duela, eta uste dut Cadel Evansi hori falta zaiola". Bestalde, uste du Tour erakargarria izan dela ikusleendako: "Frantzian izugarri jarraitu dute lasterketa, ikusgarria izan dela uste dut, eta hori beti da ona".
Donostiako Klasikoan, eta Vueltan
Paristik itzulita Markel Irizarrek ez du atsedenarako asti handirik izango: "Bi egun hartuko ditut etxean lasai egoteko, eta zapatuan izango dugun Donostiako Klasikorako ahalik eta ondoen errekuperatzeko. Eta, abuztua ere entrenatzeko erabiliko dut, Espainiako Itzulian egongo naiz-eta".
Hala, Tourrera batera joan diren moduan, Espainiako Itzulian ere bat egingo dute, seguruenik, Iban Velascok eta Markel Irizarrek. Oñatikoari baieztatu diote abuztuaren 20an Benidormen izango dela, irteera puntuan, eta gauza bera egingo du Arrasatekoak, Tourreko erorikoko errekuperazioa bide onetik baldin badoa. Donostiako Klasikoari dagokionez, zapatuan maila oneneko ziklistak ikusi ahal izango ditugu Jaizkibelen gora eta behera, tartean Andy Schleck, Samuel Sanchez, Ivan Basso edo Luis Leon Sanchez moduko txirrindulariak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario