2011-07-17 00:00:00 Mireia Bikuña
Abuztuaren 31n erretiro aurreratua hartuko du Txaro Juncok (Oñati, 1947). Zubikoa kiroldegiko aurpegietako bat izan da. Kirolari askorendako, "bigarren ama" bat. Askok haren hutsunea igarriko dute. "Beste askok ez", dio. Txarok, baina, gehienbat, lankideen hutsunea igarriko du. Harekin egin dugu berba, erretiro aurreratua hartzen duenean egingo dituen gauzen gainean; besteak beste, amama papera beteko du.
27 urte kiroldegiko harreran egon ondoren, erretiroa hartzeko unea dela erabaki duzu. Zergatik?
Irailaren 5ean 64 urte beteko ditut, eta erretiro aurreratua hartuko dut. Arrazoia bakarra da: osasuna. Negu gogorra pasa dut, eta hausnartzeko denbora hartu dut. Seme-alabei galdetu barik, erabaki nuen bizitzaz gozatu behar nuela. "Bizitza laburregia da" esatea topikoa da, baina egia borobila da. Orain, disfrutatzeko denbora hartuko dut.
Zer esan dizute seme-alabek?
Ez bakarrik seme-alabek, guztiek esan didate erabaki egokia dela. Abuztuaren 31 izango da azken eguna, eta irailaren 1etik aurrera beste plan batzuk egiteko unea izango da: ordutegi barik, lasai bizi izango naiz.
Eta plan horien artean, amama izateko asmotan zabiltza.
Bai, hala da. %100 amama izango naiz. Bi biloba txiki ditut, eta, osasunarekin arazoak izan ditudanean, eurek eman didate indarra aurrera egiteko. Ez daukat inongo arazorik amama papera egiteko.
Aurpegi ezaguna zara kiroldegiko erabiltzaileendako. 27 urte, urte asko dira.
Uf, asko. Kiroldegira datozen asko eta asko nirekin batera hazi dira. Txiki-txikitatik hasi ziren, eta orain guraso dira.
Ikastetxeetako irakasleak, Aloña Mendiko ordezkariak, kirola egitera etorri diren herritarrak... Guztiak zenbatzea ezinezkoa da. Horietako askoren hutsunea igarriko dut.
Publikoaren aurrean lan egiteak gauza onak eta txarrak ditu?
Bai. Onak asko. Lehen aipatu ditudanak: pertsona askorekin hartu-emana, adiskidetasuna... Baina txarrak ere bai. Badakit ez naizela guztion gustukoa izan, eta batzuk poztu egingo direla erretiro aurreratua hartzen dudala jakiten dutenean. Azken finean, harreragilea naiz, baina zaindari papera ere egin izan dut, eta horrek errieta bat baino gehiago egitea ekarri dit.
Abuztuaren 31n negar egingo duzu?
Bai, asko. Gogoa badaukat, baina lankideak agurtzen ditudanean pena handia izango dut. Lankide bikainak izan ditut. Oso ondo portatu dira nirekin. Lerro hauen bidez, nire eskerrik beroenak eurendako.
Kiroldegiak bilakaera izugarria izan du 27 urteotan. Zuk ere bai?
Egia esan, bai. Zubikoan garbitzaile moduan hasi nintzen. Ondoren, harrerara pasa ninduten.Bilakaera itzela izan da. Gogoan daukat hasierako urteetan igerilekura etortzen zirenen arropak eskuz gordetzen genituela arropategian. Beste bitxikeria bat: orain, tornuak ditugu kantxara edo igerilekura sartzeko. Hasieran, eskuz zabaltzen genuen atea.
Eta zer esango dizut teknologia berrian gainean? Gogorra izan zen ordenagailura moldatzea.
Euskaraz ondo moldatzen zara.
Saiatu naiz euskara ikasten eta euskara erabiltzen. Erabiltzaileekin elkarrizketan egiteko ondo moldatzen naiz. Zailena, niretako, zenbakiak ondo esatea da.
Zubikoan harreran eta Argentinako Elkartasun taldean herritarren ekarpenak antolatzen.
Hala da. Eguaztenetan eta eguenetan egoten naiz Bidebarrietako lokalean Argentinako materiala kaxatan antolatzen. Bestalde, Misio Taldeko kide naiz, eta Bidaurretako elizkizunetako irakurleetako bat naiz. Ez daukat aspertzeko aukerarik.
Behin erretiro aurreratua hartuta, zein da bete gura duzun ametsa?
Bidaia bat daukat buruan, baina erretiroa hartzen dudanean, 65 urte bete ondoren egingo dut. Nire ametsa da Erromara bidaia egitea. Osasuntsu banago, behintzat, 2012ko irailean-edo joango naiz Italiara.

No hay comentarios:
Publicar un comentario