Idoia Irazabal eta Beatriz Igartua: "Oñatz sentimendua da, droga-dosi bat bezala"
2011-07-15 10:20:12 Mireia Bikuña
2010ean bete zituen 40 urte Oñatz dantza taldeak. Irailean 40. Haur Dantzarien Eguna egin zuten. "Bide oparoa eta zaila" egin du dantza taldeak. Ibilbide horretan dantzari izandakoek eta egun taldeaz arduratzen direnek pentsatu zuten urteurrenak behar bezalako ospakizuna eskatzen zuela. Horren harira, bazkaria egingo dute irailaren 3an. Beatriz Igartua, Jesus Irizar eta Idoia Irazabalek kontatu dizkigute ospakizunaren nondik norakoak.
Ospakizunak irailean egingo dituzue, baina bazkarirako txartelak erosteko azken eguna gaur da.
Idoia Irazabal: Deialdia egin genuenetik apurka-apurka saldu ditugu txartelak. Lagun talde ederra batuko gara. 100 bat espero ditugu. Hori bai, argi esango dugu gaur dela azken eguna. Bihar ez da txartelik egongo. Kultura etxean eta Anton, Aloña eta Izarraitz tabernetan daude txartelak, 25 eurotan.
Beatriz Igartua: Hasierako gure helburua zen 100 bat lagun batzea. Hori, behintzat, bete egin dugu.
40. urteurreneko deialdia nortzuei zabaldu diezue?
I.I.: Modu batera edo bestera Oñatz barruan daroatenei. Taldeko kide izan direnei, gurasoei, kolaboratzaileei, dantzariei...
Jesus Irizar: Zenbakitan laburtuz, Oñatz gaur egun da: 200 neska-mutiko eta 60 irakasle. Bada, 40 urteotan asko egon dira gurekin. Batzuek txikitan hasi eta egun jarraitzen dute; beste batzuek denbora laburra egin zuten. Guztiak dira Oñatzen historiaren lekuko.
Urteurren borobila izanda, ospatu beharra zegoen.
I.I.: Bai, noski. Iaz ez genuen ospatu, baina aurten bai. Erabaki genuen deialdi irekia egitea, eta, bazkaria baino haratago, egun bateko ospakizuna egitea.
Antolatzaile lanetan diharduzue Oñatzen ibilitako kideek eta egungo arduradunek.
B.I.: Belaunaldi ezberdinetako kideak gaude antolatzaile taldean. Hamar bat lagun gaude: hasierako dantza taldean egon ginenak, ni tartean, eta egun dantza egiten dutenak.
I.I.: Gainera, oso aberasgarria da adin tarte ezberdinetako pertsonak elkartzea. Oñatzek 25 urte egin zituenean ere modu berean antolatu ginen ospakizunak prestatzeko.
Guztiok genuen Oñatz komunean, baina ez genuen elkar ezagutzen.
Dantzari asko, urte asko... baina erreferentea beti Txutxin izan da.
J.I.: [Barreak] Hala da, bai.
B.I.: Duda barik, hark egin duen lanari esker mantendu da dantza taldea.
1970. urtean sortu zenuten Oñatz dantza taldea.
J.I.: Bai. 1962an Oñatz kultura elkartea sortu zen. 1968an dantza eskolak ematen hasi nintzen Zubillagako neska-mutiko talde batekin. Tartean zegoen Beatriz Igartua. 1969an dantza egin genuen Santurtzin.
Urtebete geroago Oñatz kultura elkarteak pentsatu zuen Haur Dantzarien Eguna Oñatin ospatzea. Dantza talderik ez zegoenez, Zubillagako neska-mutikoek egin zuten dantza. Haren ondotik deialdia egin genuen herrian umeak Oñatzera erakartzeko eta Zubillagakoek bat egin zuten taldearekin.
Kultura elkartearen barruan beste hainbat talde zeuden.
J.I.: Mendi eta antzerki taldeak, abesbatza... Orduan Aloña Mendik ez zuen mendi sailik, eta elkartean sartu ziren. Abesbatzak bere bidea jarraitu zuen eta guk, gurea.
Nolako bilakaera izan du dantza taldeak?
J.I.: Bilakaera handia, baina oso zaila izan da. Proiektua bizirik mantentzeko etengabeko dedikazioa eskaini behar izan diogu.
Ahoa betetzen zaigu 40 urte bete ditugula esatean, baina bide gogorra izan da.
Txutxin-ek badauka erreleburik?
J.I.: Bai. Egun lagun asko daude lanean musu-truk. Egia da guztiok ditugula mila kontu buruan, eta dantzari edo beste ekintza bati dedikatzeko denbora eta gogo txikia. Korrika bizi gara, eta horrek asko mugatzen du boluntarioen lana. Dena den, dantza taldeak etorkizuna baduela esango nuke.
Dantzari garaiko ze oroitzapen dituzue?
I.I.: Ditudan lagun minenak dantzari izan nintzen garaikoak dira. Gainera, dantza droga-dosi bat bezala da. Oñatz sentimendua da niretako.
B.I.: Ni 11 urterekin hasi nintzen Zubillagan. Gero Oñatzen hasi nintzen, eta gure atzetik hasi ziren gaztetxoen irakasle izan nintzen.
J.I.: Egun sistema bera erabiltzen dugu taldean: helduen taldean diharduten dantzariak dira txikienen irakasle.
40 urte pasa ondoren, nola begiratzen diozue etorkizunari?
J.I.: Ondo esan beharko [Barreak]. Lanean jarraitzeko asmoarekin. 2015ean 45 urte beteko ditugu, eta nagusien taldeak 40. Urteurren hori ere ospatu gura dugu.
I.I.: Orain arte ondo mantendu da. Oñatin, adibidez, mutil asko daude taldean. Corpus eguneko dantzek mesede handia egin diote taldeari. Egun horretan dantza egitea sari handia da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario