viernes, 19 de agosto de 2011

ARRIKRUTZ



Arrikrutz barru-barrutik ezagutzeko abuztuko azken aukera bihar
2011-08-19 10:07:46 Jon Berezibar
Espeleoabentura txango berezia egiteko abuztuko azken aukera egongo da bihar Arrikrutzeko kobetan. Hiru-lau orduko bisita berezia izango ohiko ibilbidetik kanpo baina ezinbestekoa da aurretik txanda hartzea ( 943 08 20 00 ).

Ibilbideak Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabeko konplexu karstikoko lur azpiko ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen du eta bisitariek Arrikrutzeko galeria fosil eta aktibo batzuk bisitatzeko aukera ere izango dute. Hain zuzen, bisita berezi horretan Marcel Lopurben galeria bisitatzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, Arrikrutzeko eszentrika ere ikus ahalko dute.
Biharkoa abuztuko azken aukera izango bada ere, urrira arte jarraituko dute bisita berezi hauek egiten.
"Mundu ezezagun eta misteriotsua , denborak geldi jarraitzen duen gunea". Horrelaxe deskribatzen dute ibilbidearen antolatzaileek. 14 kilometroko galeriekin, itsaso epeletan gertatutako prozesu geologikoen emaitza da bisitariek ikusi ahalko dutena.

Txangoaren iraupena hiru eta lau ordu bitartekoa da eta zailtasun ertaineko ibilbidea dela iragarri dute antolakuntzakoek. Txangoa egiteko, interesatuek 20 euro ordaindu beharko dute. Bidaiari gazteenek gutxienez 16 urte eduki beharko dute eta erreserbak telefonoz egin behar dira ( 943-08 20 00 ). Ibilaldia egiteko bisitariek arropa erosoa eraman beharko dute; katiuskak eta frontala ezinbestekoak dira. Taldeak gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario