lunes, 29 de agosto de 2011

Danborradetako entseguak


Irailaren 1ean hasiko dituzte danborradetako entseguak


2011-08-29 14:48:26 Mireia Bikuña
Haurren eta nagusien danborradako kideak lanera itzuliko dira asteon. Eguenetik aurrera entseguak hasiko dituzte Errekaldeko lokaletan: martitzenetan eta eguenetan entseatuko dute haurren danborradako kideek, eta astelehenetan eta eguaztenetan nagusien danborradakoak. Era berean, irailaren 1ean hasiko dira banatzen haurren danborradako arropak.

Haurren danborradako irailaren 24an egingo dute eta nagusiena 28an. Jarraian dituzue entsegu egunak:

Haurren danborrada

Danbor-jotzaileak: irailak 1, 6, 8, 13, 15, 20 eta 22 (entsegu orokorra), 19:00etatik 19:45era arte.
Iñudeak, gastadoreak eta sukaldariak: Irailak 1, 20 eta 22.
Elkarteetako banderadunak (10-12 urte artekoak): Irailak 20 eta 22.
Arropa banaketa: Irailak 1, 6, 8, 13 eta 15.
Nagusien danborrada

Dantzariak: Irailak 1 (zozketa), 5, 7, 12, 14, 19, 21 eta 22 (entsegu orokorra), 20:00etatik 21:00etara.
Danbor-jotzaileak: Irailak 13, 15, 20 eta 22 (orokorra), 20:00etatik 20:45era.
Elkarteetako banderadunak (15-17 urte artekoak): Irailak 20 eta 22.

No hay comentarios:

Publicar un comentario