3, 2, 1 gonbidatu, kolaboratzaile eta lankide guztiak orduan eta lekuan eta ospatu ditu 10 urteak dagoeneko. Ospakizuna, atzera begiratzeko eta baita ere aurrera beste hamar eta gehiago betetzeko. Berria irudia, Goiena osoak estreinatu duen trajea eta esker berezia batez ere urteetan Goiena posible egin duten kolaboratzaile, irakurle, entzule eta ikusle guztei. Debagoiena osoarena izan da jaia. Zuzenean platotik kanpo GOITBk eginiko lehen emisio izan da.
Fokuak amatatu eta hasi da ikuskizuna 19:02etan.
Lehenik eta behin: txaloak.
Goiatz Arana eta Xabier Urtzelai aurkezleek gidari, eskertzarekin hasi da ekitaldia eta eszenara igo dira udal eta euskara elkarteetako ordezkariak: Goienaren bultzatzaileak.
Xabier Zubizarretak hartu lehenik hitza lehen elkarrizketan. Sorreran hura zen Arrasateko alkate eta azpimarratu du Arrasateren sentsibilitate berezia Goiena moduko hedabide baten bultzatzen.
Lehen bultzatzaileak
Jose Angel Mikeo Jarduneko presidente izandakoak ere azpimarratu du nola halako proiektu batek lehenik hiztunak irakurtzen ipini dituen eta ostean, telebistarekin, hitz egiten. Mikel Irizar Goienako lehen presidenteak orduko erronka handia aipatu du guztien esku-zabaltasuna azpimarratzeko.
Orain 10 urte atzerako begiratuaren bideo iritsi da. Herri bakoitzeko aldizkariekin zer egin, horixe herri bakoitzean ardura. Zalantza bai, baina batasunak 10 urte geroago erakutsitako indarra ere azaldu dute euskara elkarteetako kideek. Zalantzak bai, ilusio hitza ere asko errepikatu dute.
Sortzaileei oroigarri bana eman diete bideoaren ostean, Manu Muniategiandikoetxea artista bergararrak eginiko margolana. Artea harena eta artea The Wet Bandekoena. Haiek irabazi zuten aurreko Danbaka lehiaketa eta haiek girotu dute ordurako dagoeneko epel zegoen Amaia antzokia.
Herriak eta "hurbiltasuna"
Gonbidatuen joan-etorria etengabea izan da. Gureleko ordezkari Edorta Aranak azaldu du Leintz Gatzagatik zerbitzu moduan ikusten dela. Oñatiko alkate Lourdes Idoiagaiak esan du Udalari ere herritarrei mezua zabaltzeko baliagarri zaiola herri-hedabidea, "hurbiltasuna". Inazio Arregi, egungo Goienako zuzendariak internetek dakarren eta ekarriko duen iraultza nabarmendu du.
Ikuskizunaren txanda: Alex Sardui zuzenean! (ala antzerako zerbait ;-)
Erakundeak
Amaiako set berezira igotzen hurrenak Maria Jesus Aranburu, Lourdes Auzmendi, Agurne Barruso eta Estepan Plazaola igo dira. Aranburuk Aldundiak proiektuak pizten duen enbidia aipatu du, euskararen indarrak hobeto aprobetxatzeko moduan. Agurne Barrusok herrien arteko harremanak sendotzeko Goienak betetzen duen lana agertu du. Jaurlaritzatik interesa aipatu du Auzmendik, proiektu garrantzitsutzat joaz. Azkenik Plazaolak hartu du hitza, egungo Goienako presidenteak pozak aipatu ditu: audientziak.
Noski irakurleek izan dute euren txokoa, Goiena klubeko lehen bazkideari ere oroigarria eman diote-eta.
Umoreak ere izan du bere lekua ekitaldian, horretaz Kepa Errasti Aretxabaletako aktorea arduratu da, jaizale, komertzial, aurkezle... lanak egiten. Baita Marilyn Monroetaz mozorrotu ere Estepan Plazaola lehendakaria zoriontzeko, bere urtebetetze eguna da-ta gaur baita ere. Hunkituta jaso du hark omenaldi xelebrea. Agurtzaine Gantzarainen eskutik jaso du euskal makila.
Eta amaitzeko Goienako lankideok egindako Lip Duba.
A ez, amaitzeko Goienkari berri eta berritua, inprimategitik atera berri gonbidatu guztiei eskura banatzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario