martes, 23 de noviembre de 2010

Emakumeendako informatika ikastaroa

Emakumeendako informatika ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago egubakoitzera arte
Interesatuek Ikas Hiru akademian (943 78 31 01) eman beharko dute izena. Bi ikastaro egingo dituzte: oinarrizkoa bata, 80 ordukoa izango dena eta lan munduan eta etxean gehien erabiltzen diren programak landuko dituzte; eta birziklapenekoa bestea, 26 ordukoa eta aurreko ezagutzak sakontzeko balioko duena.

Udal gizarte zerbitzuak 65 urtetik beherako emakumeendako informatika ikastaroak antolatu ditu Ikas Hiru akademiaren laguntzarekin. Ikastaroak 65 urtetik beherako edozein emakumerendako dira, baina lehentasuna izango dute etxeko-andreek, langabetuek eta kontratu finko barik, orduka lan egiten duten emakumeak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario