2010-11-18 16:55:44 Edu Mendibil
Domekan, Gipuzkoako 14. Euskal Kantu Txapelketaren finala jokatuko da Donostiako Principal antzokian, 18:00etan, eta Debagoieneko bi bikote lehiatuko dira bertan: Maialen Arratibel eta Eneritz Urrutia arrasatearrek eta Josu Zubia eta Itsaso Pol oñatiarrak. 16 artista izango dira lehian.
Finalera iritsi baino lehen bi kanporaketa jokatu dira, lehena Azkoitian eta bigarrena Urretxun, aurreko domekan. Bakarlari, bikote eta taldeak kontuan hartuta, 26 artista izan dira lehian eta finalerako 16 sailkatu dira.
Josu Zubiak (16 urte) eta Itsaso Polek (17 urte) Zutaz gogoratzean izenburuko kanta eskainiko dute finalean. Josu Zubia egilearen arabera, maitasun abestia da, hildako pertsona bati idatzitakoa. Itsasok zein Josuk gitarraren laguntzaz jardungo dute Principal antzokian.
Eneritz Urrutia (20 urte) eta Maialen Arratibel (18 urte) arrasatearrendako domekakoa bigarren finala izango da. Iazko ekitaldian bigarren saria eskuratu zuten Mikel Urdangarinen Urrun izan arren kantuari esker. Oraingoan ere zornotzarraren errepertorioari eutsi eta Badira hiru aste abestuko dute finalean. Urretxuko saioan eskuratu zuten finalerako txartela. Maila altua dela eta finalean sariren bat irabaztea zaila izango dela esan digu Maialenek. Kantu zaletasuna sustatzeaz gain, txapelketaren helburua sortzaile berriei bidea irekitzen laguntzea da. Alde horretatik bereziki baloratzen dituzte sorkuntzako abestiak; finalean zortzi dira sorkuntza lanak.
Diskoan, Bea Asumendi eta Amy Kerkhof
Bestalde, domekako finalean, iazko kantu txapelketan aurkeztutako abesti berriak eta saritutakoak batzen dituen diskoa aurkeztuko dute. Bea Asurmendi arrasatearra dugu diskoan parte hartu dutenetako bat eta hain zuzen ere Mende bat abestia interpretatuko du domekako aurkezpenean. Amy Kerkhof bergararraren kanta bat ere jaso dute diskoan. Kantagintzaren uhin berria Elkar dendetan salgai jarriko dute hurrengo astetik aurrera. www.kantuzale.net webgunean ere eskura daiteke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario