viernes, 5 de noviembre de 2010

ANTZERKI TOPAKETAK.kultur hamabostaldia

Erretiratuen elkarteak antolatuta, antzerki topaketak azaro erdialdean
Erretiratuek kultur hamabostaldia egingo dute azaro erdiko bi asteetan. Aurten, berezia izango da kultur hamabostaldia: izan ere, antzerki topaketak egingo dituzte. Antzerki topaketak izango dira azaroaren 8tik 12ra bitartean. Astebetez, Gipuzkoako hainbat herritako erretiratuen elkarteko antzerki taldeen bisita izango da herrian.

Etorriko dira: Hondarribiako Kasino zaharra taldea, Esther Espartza zuzendariarekin; Donostiako La O.N.C.E. taldea, Josema Langara zuzendariarekin; Usurbilgo Urre Kuttun taldea, Ixabel Agirresarobe zuzendariarekin; eta, Urretxu-Zumarragako Irri-Makila taldea Pablo Santillan zuzendariarekin.
Emanaldi guztiak izango dira Santa Ana aretoan, 17:30ean.

Azaroak 8, astelehena
Las confesiones del diablo
Herria: Hondarribia.

Azaroak 9, martitzena
Obras son amores
Herria: Donostia.

Azaroak 10, eguaztena
Hiru desioak
Herria: Usurbil.

Azaroak 11, eguena
Semblaza del Quijote
Herria: Urretxu-Zumarraga.

Azaroak 12, egubakoitza
¿Problemas de pareja...? La solución AQUÍ
Herria: Oñati






Azaroaren 15etik 18ra
Kultur hamabostaldiaren bigarren asterako gustu guztietarako ekintzak antolatu dituzte erretiratuek.
Azaroaren 15ean, astelehena, Agustinoen elizan Zarautzeko Udaberri koroa eta Oñatiko Aloña abesbatzak emanaldia eskainiko dute. 18:00etan izango da hitzordua. Azaroaren 16an, martitzena, 17:00etan Pake-Lekun Jose Antonio Azpiazu historialariak hitzaldia egingo du.
Azaroaren 17an, eguaztena, Errioxara irteera egingo dute. Interesa duenak izena eman beharko du aurrez erretiratuen elkartean bertan. Azaroaren 18an, eguena, bingo joko berezia egingo dute Pake-Lekun, 17:00etan. Antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario