Emanaldiak Kultur etxean izango dira, 19:30ean (zine-kluba izan ezik, 20:00etan
Aurtengo mendi hamabostaldia berrituta eta indartuta dator Aloña Mendiko mendi sailaren eskutik.
Berritua da, mendi astea izatetik mendi hamabostaldia izatera pasako delako.
Bestalde, indartuta datorrela esaten dugu apustu sendoa egin dugulako kalitatezko ikus-entzunezkoak eta emanaldiak emateko. Aurten, lehenengo aldiz, goi mailako alpinista atzerritar bat izango da Aloña Mendiko mendi hamabostaldian; Horia Colibasanu errumaniarra, Iñaki Otxoa de Olza zenaren lagun mina.
Gainera, Iñaki Otxoa de Olzaren gaineko emanaldia ere izango dugu, haren lagun Jorge Nagoreren eskutik; Otxoa de Olzaren SOS Himalaya proiektua aurkeztuko du.
Horiez gain, Karlos Vieira Kanu eta Ivan Urtzelai oñatiarrek ere euren tartea izango dute. Kanuk Kanadan egindako izotz eskaladaren berri emango du eta Urtzelaik Marokon eta Patagonian egindako eskaladen gaineko emanaldia eskainiko du.
Josune Bereziartu eskalatzailea eta Alex Txikon alpinista ere izango dira mendi hamabostaldian.
Azkeneko urteetan bezala, zine-klubeko lagunei esker, mendiko zinea ere eskainiko da; The sharp end film ikusgarria (Peter Mortimer eta Nick Rosen, 2007).
Egitaraua
Azaroak 17, asteazkena:Alex Txikon (Shisha Pagma-Lemoatik Himalayara)
Azaroak 18, osteguna: Zinea (The sharp end ) Peter Mortimer eta Nick Rosen, 2007.
Azaroak 23, asteartea: Josune Bereziartu.
Azaroak 24, asteazkena: Ivan Urtzelai eta Carlos Vieira Kanu oñatiarrak(Kanadako izotza eta Maroko eta Patagoniako eskaladak)
Azaroak 26 ostirala: La voz de Iñaki
Abenduak 15, asteazkena:(Horia Colibasanu) Iñaki Otxoa de Olzaren lagun min eta goi mailako alpinista errumaniarra
Emanaldiak Kultur etxean izango dira, 19:30ean (Azaroak 18-ko filma, 20:00etan).
No hay comentarios:
Publicar un comentario