Emakumeen aurkako tratu txarren aurkako egunaren harira hainbat ekintza antolatu ditu Oñati Ezkerretik taldeak. Horien artean dago, eguaztenean, hilak 17, Pilar Legarra (1960, Asteasu) psikoterapeutak egingo duen hitzaldia. La afectividad de la mujer maltratada. ¿Porque no pueden separarse de su maltratador? izango da hitzaldiaren gaia.
Emakumeak ulertzeko gakoak
Legarrak azalduko ditu tratu txarrak jasate dituzten emakumeak ulertzeko gakoak. Psikoterapeutaren ustez kasu horietan "dena ez da gorrotoa", oinarrian gaizki ulertutako maitasuna dagoela dio. Beldurraren zamaz eta pertsonaren suntsitzeaz jardungo du, eta horrelako kasuetan emakumeei nola lagundu azalduko du.
Hitzaldia izango da 19:00etan Kultura etxean. Gainera, hilaren 27an kontzentrazioa deitu dute Udaletxe aurrean, 13:00etan

GOIENAtik
No hay comentarios:
Publicar un comentario