martes, 9 de noviembre de 2010

Patxi Hipolito oroitzeko ekitaldira joateko dei egiten dute


Patxi Hipolitoren familiak eta lagunek haren oroimenezko ekitaldia egingo dute domekan, eta hara joateko dei egiten diote parte hartu gura duen guztiari. Hipolitoren errautsak sakabanatuko dituzte eta ekitalditxoa egingo diote.

Domekan, Arantzazuko aparkaleku berrian, ermita azpian egin dute hitzordua, 11:00etan. Handik oinez amildegi azpira abiatuko dira. Patxi Hipolito zenaren errautsak sakabanatuko dituzte, eta ekitaldi bat egingo dute haren oroimenez; oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario