viernes, 12 de noviembre de 2010

Goiena telebistak aurpegi berria aurkeztuko du gaur


Dagoeneko ezagutzen duzue Goienaren aurpegi berria paperean eta gaur arratsaldeko 14:45ean telebistako pantailari iritsiko zaio txanda. Hamargarren urteurrena dela-eta, Goienak bere eduki eta itxura aldatu ditu, eta, horrela, telebistako platoak ere berritu egin dira. Dagoeneko azken lanetan dabiltza Arrasateko Lanbide Hastapeneko ikasleak eta gaur arratsaldean ikusi ahal izango duzue albistegiko dekoratu berria. Iluntzean berriz, magazineak estreinatuko du bere diseinu berria, 19:45ean.
GOIENATIK

No hay comentarios:

Publicar un comentario