2011-02-11 14:00:00 Mireia Bikuña
Nabarraldek antolatuta irailaren 16an, 17an eta 18an egingo dute Oñatiko unibertsitatean. Euskal lurraldeak eta nafar Estatua izango da biltzarraren gai nagusia. Parte hartu gura dutenek ekinaren 1etik aurrera eman ahalko dute izena. Parte-hartzea irekia da, baina tokia mugatua da. Informazio gehiago, www.nabarralde.com helbidean.
Nabarraldek antolatutako lehen biltzarra iaz egin zuten Vianan eta historialari eta hizlari ugari bildu ziren 1512an Nafarroak jasandako konkistaren harira. Publikoak ere ondo erantzun zuen.
Aipatu biltzarretik Txertoa argitaletxeak, Nabarralderekin koedizioan, akta-liburua argitaratu zuen, Durangoko Azokan aurkeztu zena estreinakoz eta hilabete eskasean agortu zen: 1512, Nafarroaren konkistak 500 urte. Argitalpenaren bigarren edizioan kalean da honezkero.

No hay comentarios:
Publicar un comentario