miércoles, 23 de febrero de 2011

Markel Irizarrek (RadioShack) esku-eskura du Andaluziako Itzulia



2011-02-23 16:16:20 Sergio Azkarate
Laugarren etapa jokatu da gaur, La Guardia de Jaen eta Kordoba artean (174 kilometro). Esprinta izan da eta Oscar Freire (Rabobank) kantabriarrak irabazi du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Markel Irizar (RadioShack) oñatiarrak jarraitzen du lidergoan. Van den Broeck (Lotto) bigarren dago segundo batera eta Leipheimer hirugarren da (RadioShack) segundo bira.

Lau laguneko ihesaldia izan da hasieratik, tartean Andy Schleck (Leopard) zela, eta 15 kilometro falta zirela irentsi ditu tropelak. Espero zen moduan, esprinta izan da eta, esan bezala, azkarrena Freire (Rabobank) izan da, Engoulvent (Saur Sojasun) eta Galdosen (Caja Rural) aurretik. Esprintean, helmugatik 100 metrora, erorikoa izan da eta, besteak beste, min hartu dute Koldo Fernandez de Larreak (Euskaltel) eta atzoko irabazle Ventosok (Movistar). Fernandez de Larrea ospitalera eraman behar izan dute.

Bada, etapa bakarra falta da itzulia amaitzeko eta Irizarrek esku-eskura du garaipena. Bihar, Kordoba eta Antequera artean jokatuko da bosgarren eta azken etapa (162,7 kilometro). Mendatetxo bat dute 124. kilometroan, eta, ezusterik ez bada, oñatiarrarendako izango da 57. Andaluziako Itzulia.

ARGAZKIA:Markel Irizar gaurko podiumean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario