Roke Azkune auzoari aurpegia aldatuko diote lau hilabetetan
2011-02-04 12:15:00 Mireia Bikuña
Roke Azkune auzoa hankaz gora jarri dute dagoeneko. Saneamendua, zoladura eta argiteria aldatu, eta arrapala bi eta zebrabidea egingo dituzte. Construcciones Ugarte enpresa hasi da dagoeneko lanok egiten.
Udalak 61.000 euro pasatxoko aurrekontua onartu zuen 2010eko urriko osoko bilkuran Roke Azkuneko lanak egiteko; baina, aurrekontua bikoiztu egingo da, lanak hasi ondoren, beste hainbat berrikuntza egitea adostu dutelako. Horietako bat izango da auzoko espaloietako zoladura osoa aldatzea. "Gipuzkoako Urak enpresak esan digu lanok aprobetxatuko dituztela saneamenduko hodiak aldatzeko. Hori horrela, hodi berriak jarriko diren zatietan zoladura aldatu beharko genuke, eta egun dagoen baldosa berbera lortzea ezinezkoa da enpresa itxi egin dutelako", esan digu Lourdes Idoiaga alkateak.
Hori horrela, baldosa berria jarri beharko dute auzo osoan. "Errekalden jarri dugunaren antzekoa izango da. Auzo osoan berbera ipintzea erabaki dugu batasuna mantentzeko", dio alkateak. Gainera, zoladura aldatzean berdegunetan dauden zintarriak berritu egingo dituzte.
Hasierako proiektutik aldatu den bigarrena puntua da San Martinera doan bideari dagokiona: pareta eusteko hormigoi armatua jarriko dute. Asteon hasi dira pareta zulatzen, eta burdinazko hagak sartu dituzte arbela eror ez dadin.
Semaforoaren kenduko dute
1957. urtean eraikitako auzoan 56 etxebizitza daude zazpi bloketan, eta gehienbat pertsona adinduak bizi dira. Horregatik guztiagatik, auzoak duen irisgarritasuna hein handi batean konpondu egingo dute. Egun 1-2-3-4-5 eta 6 blokeetara igotzeko dauden eskailerak kendu egingo dituzte. Horren ordez oztopo bako arrapala bi jarri dituzte: Arantzazuko Ama kaletik bata, eta lurrazpiko garajeetarako sarrera dagoen tokitik bestea.
Azken arrapala horren kokapen berriak, beste hainbat aldaketa ekarriko ditu: Portalekuako biribilgunean dagoen semaforoa kendu egingo dute, eta arrapalaren bukaeraren parean zebrabidea egingo dute. Zebrabidea egokitzeko Roke Azkune auzoaren parean, Kalegoienan dauden aparkalekuetako batzuk kendu egin beharko dituzte, eta akaso, edukiontziak lekuz aldatuko dituzte.
Argiteria eta urbanizazioa
Lan astunenak eta zikinenak bukatu ondoren, auzoaren urbanizazioa konponduko dute. Lorategiak txukundu eta eserlekuak aldatu egingo dituzte.
Azken lan bat ere egingo dute: argiteria konpontzea, alegia. Sistema elektrikoa aldatu, eta fatxadetan zintzilik dauden kableak kendu egingo dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario