Hainbat herritar izan dira Ezker Abertzalearen Herri Programa lantzen
2011-02-05 11:47:55 Leire Kortabarria
Ezker Abertzalearen deiari erantzunez, hainbat herritar dabiltza parte hartzen gaur Herri Programa 2011 lantzeko tailerrean. Institutuan batu dira, eta herriko hainbat arloren gainean eztabaidatzen dabiltza.
Hirigintza, ingurumena, auzoak, sozioekonomia, politika soziala, emakumea, euskara, kultura hezkuntza, gaztedia eta kirola: horiek dira lantzen dabiltzan arloak. Helburua da komunikazio plangintza bat denon artean antolatzea, eta zerrenden aukeraketa prozesua ere batera lantzea.
Herri Programa 2011 delako ekintzaren barruan dago gaurko Oñatiko saioa. Arduradunen esanetan, "herritar partaidetza bultzatu" gura dute "planeamendu herritar eta ezkertiarra egiteko". Eta gaineratzen dute: "Hiri-planeamendua antolatzen dugunean garapen iraunkorra ipiniko dugu helburu. Hau da, herria edo hiria diseinatuko dugu eguneroko bizitzan (lana, ikasketak, erosketak, aisia, zerbitzu desberdinak) ahalik eta desplazamendu txikienak egiteko moduan. Hau da, morbilitatea murrizteko eta mugitu behar denean garraio publikoa erabiltzeko".
ARGAZKIA:Herri Programa dinamikaren aurkezpena Donostian
sábado, 5 de febrero de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario