Diaz de Monasterioguren: "Komenigarria da haurrak 12 hilabeterekin denetarik jaten jakitea"
2011-02-07 17:04:34 Amaia Txintxurreta
Haurren elikadurari buruzko liburu bat argitaratu berri du Amaia Diaz de Monasterioguren Oñatiko dietista-nutrizionistak eta bertan hainbat errezeta eta gomendio biltzen dira.
0 eta 6 hilabetera arteko haurra duten amei bularra ematera animatzen die Diaz de Monasteriogurenek, eta uste du urte erditik aurrera komenigarria dela umeari janari berriak ematen hastea. Horretarako hainbat fase bereizten ditu.
6 hilabeterekin, frutak eta zerealak
6 hilabeterekin gomendatzen du frutak eta zerealak ematea. Liburuan errezeta errazak azaltzen ditu eta horietako bat da sagar edo madarien konpota amaren esnearekin edo formulako esnearekin nahastuta. Horrela, jaki epela, gozoa eta esnearen antzekoa lortzen da dietistaren ustez.
7 hilabeterekin, barazkiak
7 hilabeterekin barazkiekin hastea gomendatzen du Diaz de Monasteriogurenek; kalabaza edo azenario krema izan daiteke, adibidez.
10 hilabetetik aurrera, arroza eta makarroiak
10 hilabetetik aurrera, pureez gain, arroza, makarroiak, dilista edo lentejak eta ilarrak jaten ematea egoki ikusten du nutrizionistak. Eta gaineratzen du, umeak 12 hilabete betetzen dituenean lortu behar dela haurra mahaian esertzea gurasoekin batera eta nagusiek jaten duten produktuak jaten hastea komeni dela; horrela, testura, kolore eta forma desberdinetako jakiak probatzeko. Hala ere, presa gabe umearen erritmoa jarraitu behar dela azpimarratzen du.
Aurkezpenetan igarri du jendeak imajinazio falta handia duela janaria platerean jartzerako orduan eta modu orijinalean jartzera gomendatzen ditu gurasoak.
Bukatzeko, hauxe da Diaz de Monasteriogurenen gomendioa: "Ausartu haurrei janari desberdinak ematera, horrela mundu berri bat deskubrituko dute: janariaren mundua".

ARGAZKIA:
Diaz de Monasterioguren argitaratu berri duen liburuarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario