JESUS IRIZAR ECHEZARRETA OÑATZ DANTZA TALDEA
"Gure familian 100 urte daramatzagu Oñatiko dantzak babesten"
Jesus Irizarrek Omenaldi saria jaso du Oñatiko dantza tradizionalak mantentzearen alde egindako lanagatik. "Dantza barruan" daramala azpimarratu du, izan ere, bere familiak 100 urte bete ditu korpus dantzak egiten. Egun, ez du dantzarik egiten, baina Korpus eguna antolatzeaz arduratzen da
OIHANA PRADO - Domingo, 6 de Febrero de 2011 - Actualizado a las 05:38h
San Migel dantza, banakoa, launakoa, zortzikoa, makil-dantza, arku-dantza eta aurreskua. Denak dira Oñatiko dantza tradizionalak eta Korpus egunean ateratzen dituzte kalera. Jesus Irizar jaialdi berezi horri buruz mintzatu zaigu. Izan ere, bera izan da urteetan zehar dantza horiek mantentzeaz arduratu dena. Aitari esker hasi zen korpus dantzak egiten eta 1970. urtean Oñatz Dantza Taldea sortu zuen herriko beste lagun batzuen lagun-tzarekin.
Zergatik dantza?
Gurea dantzarien familia izan da, 1967an nire aitarengatik hasi nin-tzen korpus dantzak egiten eta nire semeak ere jarraitu du tradizioa. Orotara, nire hiru osabak, aitak, nik eta nire semeak bete ditugu Oñatiko korpus dantzetan kapitain bezala 100 urte inguru.
Noiz sortu zen Oñatz Dantza Taldea?
1970. urtean izan zen, eta umeei Oñatiko dantzak irakastea zen gure helburua. Handik urte batzutara, berriz, herriko dantzari helduak ere sartu ziren, neskak zein mutilak, eta horrela, Oñatiko dantzak ez ezik Euskal Herri osokoak ere sartu genituen gure errepertorioan.
Korpus eguna benetan berezia da oñatiarrontzat eta, bereziki, dan-tzariontzat. Azaldu zertan datzan.
Korpus egunaren hurrengo igandean ospatzen dugu, eta badirudi XVI. mendeaz geroztik parte har-tzen dutela dantzariek. Zortzi dan-tzarik eta kapitain batek osatzen dute taldea, dantzarien apaingarriak gorri kolorekoak dira eta kapitainarenak, berriz, urdinak. Jaialdiak une ezberdinak ditu: ostiralean baserritara joaten dira dan-tzatzera; larunbat goizean kaleetan zehar aritzen dira; igande goizean, berriz, prozesioan ateratzen dira eta arratsaldean, plazan egiten dute agerraldia. Aurten, ekainaren 26an izango da Korpus eguna.
Aldaketarik egon al da azken urteotan?
Saio guztiak egin ditugu ez alda-tzeko, tradizioa mantentzearren. Prozesioa dela eta, esate baterako, hainbat traba gainditu behar izan ditugu Elizarekin eta 1976. urtean, adibidez, ospakizuna arriskuan egon zen. Izan ere, Elizak ez zuen begi onez ikusten gure ospakizuna, folklorea zela argudiatuz. Egia da folklorikoa dela, baina baita erlijiosoa ere: bakoitzak nahi duen bezala har dezala.
Zenbat dantzari daude taldean gaur egun?
Une honetan sei urtetik hamahiru urtera bitarteko 250 ume ditugu. 14 urtetik 30 urtera bitartean, berriz, 50 dantzari daude eta horiek umeei musu-truk irakasteaz arduratzen dira. Izan ere, gure elkartearen filosofia horixe izan da duela 40 urte sortu zenetik, hau da, borondatez kulturaren alde lan egitea. Udaletxeak lokala, argia eta ura ematen dizkigu eta gainerako gastuak diru-laguntzen bidez eta txartelak salduz ordaintzen ditugu.
Korpus egunaz gain, zein beste ikuskizun eskaintzen duzue?
Umeek, esate baterako, hamabost ikuskizun inguru eskaintzen dituzte Euskadi osoan zehar, batik bat, bailarako Euskal Jaietan: Arrasaten, Antzuolan, Oñatin eta Soraluzen. Bailarako beste dantza taldeekin ere oso harreman estua dugu eta tarteka ikuskizunak eskaintzen ditugu elkarrekin.
Jarraitzen al duzu dantzatzen?
1995an dantzatu nuen azkeneko aldiz kapitain bezala. Gero, nire semeak, Mikelek, hartu zuen erreleboa beste hamar urtez, 2005 urtera bitartean. Orain, taldearen gestio lanaz arduratzen naiz: diru-laguntzak, kanpo harremanak, ikuskizunak eta abar.
Pena ematen al dizu dantzarik ez egiteak?
Dantza barruan daramat. Modu berezi batean bizi dut dantza eta berari eskaintzen diodan denborak zeharo aberasten nau. Horregatik, penaren ordez, poztasuna sentitzen dut. Bestalde, Korpus egunari dagokionez, orain kofradiarekin atera-tzen naiz eta Korpus eguna antola-tzeaz arduratzen naiz. Beraz, bi munduak ezagutzen ditut, dantzariena eta kofradiakoena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario