martes, 22 de febrero de 2011

MARKEL LIDERRA


Irizarrek lidergoari eusten dio
2011-02-22 17:19:04 Sergio Azkarate
Hirugarren etapa bukatu berri da Andaluziako Itzulian eta Markel Irizar oñatiarrak (RadioShack) lidergoan segitzen du. Otura eta Jaen arteko etapa Ventosok (Movistar) irabazi du, esprintean, bukaera pikoan.

Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik: Irizar da liderra, Van den Broeck (Lotto) segundo batera dago eta Leipheimer (RadioShack) bi segundora.

Bihar, laugarren etapa izango dute, azken-aurrekoa, La Guardia de Jaen eta Kordoba artean. Etapa laua, hirugarren mailako mendate batekin etaparen lehen zatian. Hasiera baten, oñatiarrak ez luke arazorik izan beharko lidergoari eusteko.
ARGAZKIA:Markel Irizar podiumean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario