'Herio heroi' lanaren irakurketa dramatizatua Oñatiko gaztetxean
2011-02-06 18:29:25 Aitziber Aranburuzabala
Café Bilbao saria eskuratuta duen Oier Guillanek idatzitako 'Herio Heroi' lanaren irakurketa dramatizatua egin zuten Oier Guillan (Orereta), Ainhoa Alberdi (Zarautz) eta Donostiako Amaia Corral aktoreek, egubakoitzean, Oñatiko gaztetxean. Gustura jarraitu zuten kontakizuna gaztetxeko aretora hurbildu ziren ikusleek. Saioa amaituta, elkarrekin afaldu zuten, aktore, ikusle eta antolatzaiieek.
Ikusleak etorkizuneko Euskal Herrira eraman gintuzten; hildakoak usteltzeari utzi zioten garairaino, hau da, bizidun zein bizigabeak elkarrekin bizitzera behartuta zeuden garairaino.
Ezagutu ez zuten aitaren gorpuaren erantzule bilakatu zituen Gelnst eta Zprist anaiak, Snifst funtzionarioak. Hiru horien arteko elkarrizketa da, bada, istorioaren haria, Stingst (Ander Fernandezek) jotako gitarraren soinuek lagunduta.

argazkia:Herio heroi antzezlanaren une bat
No hay comentarios:
Publicar un comentario