2011-02-17 10:15:00 Mireia Bikuña
2010eko maiatzaren 27an bete zuen Patrue kalean dagoen Gure Txoko elkarteak 75. urteurrena. Ospakizunetan eman dituzte azken hilabeteak, eta, urtemuga borobiltzeko, aurrez pentsatu barik zuten liburuxka egin dute. Guztira, 200 ale argitaratu dituzte, eta bazkideen artean banatu.
Gure Txoko elkartearen ibilbidea ezagutzen ez duenak liburuxka irakurtzea du onena. Baina jakin dezala Gure Txoko elkarteak Sevillara egindako bidaia baten duela hazia: Edmundo Geretak lau lagunekin egindako bidaian, hain zuzen. "Aitaita Edmundo Gereta eta beste lagun batzuk Aste Santua ezagutzera joan ziren Sevillara. Txundituta geratu ziren hango kasetetan zegoen giroarekin. Oñatira bueltan elkartea sortu zuten, egun dagoen etxe berean", esan digu elkarteko presidente Inaxio Geretak.
Lokala Patrue kaleko 2. zenbakian hartu zioten errentan Luis Maiztegiri, hilero 20 pezeta ordainduta. Etxea Patroiaren etxea izenez ezaguna da, garai baten han bizi izan izan zirelako Araotz-Lazarraga familiako jauntxoak. Eraikin berean, elkartea sortu aurretik, jesuiten egoitza eta ikastetxea egon ziren.
Estatutuetan jasotakoari zintzo jarraituz, 50 bazkide dira Gure Txokon. Azken hiru urteotan hamabi bazkide berri iritsi dira elkartera. Eta 2009a ezkero emakumeek ere badute aukera Gure Txokoko bazkide izateko; lehena Marilu Uribetxeberria izan zen. Egun, hiru dira emakume bazkideak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario