martes, 22 de febrero de 2011

Andaluziako Liderra


Kaixo guztioi Granada aldetik.
Egun oso luze eta nekagarria izan eta gero,oraintxe aurkitzen dut lasai egoteko tartetxo bat,eta nere kontakizuna makinatzen hasten naiz.
2 igoera ikaragarri eta gero,eta gorriak eta bi ikusi arren,taldekideen laguntzarekin lortu dut aurreko 20kotea harrapatzea,eta ikaragarri lan ona egin dutenez, beraiei esker jantzi ahal izan dut liderraren maillota.
Orain,denok daukagu itzuli hau irabazteko ilusioa,baina ezta batere errexa egongo.
Hala ere bai nik,bai nire taldeak,gure hanketan daukagun dana emango dugu azken garaipena R handia soinean duen taldek,urteko lehen itzulia lor dezan.
Lidertza hontara iristeko, horrenbeste lan eta ordu egiteko, sakrifikatu eta laguntzen ditudan 3 aingeruak nire pentsamenduetan ditudala, ohera sartzera noa.
Alaitz, Xabat eta Aimarrengatik, hori eta gehiago merezi dutelako,atseden hartu eta ia gaurko moduko berri onak bidaltzen dizkizuedan.
Besarkada bero bat eta mila esker zuen babesagatik!!
Bihararte
Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario