Errepide erdian ipiniko dute Euskadi etorbideko bidegorria
2011-02-07 14:32:49 Mireia Bikuña
Euskadi etorbidean jarriko duten bidegorria mistoa izango da; hau da, bizikletak eta autoak toki beretik ibiliko dira. Bidegorria errepidearen erdian egokituko dute, eta lehentasuna izango dute bizikletek. Hori horrela abiadura moteldu beharko dute autoek.
Autoek abiadura murriztu dezaten, Frantzian eta Holandan erabiltzen duten sistema ipiniko dute. Autoaren zabalera berean, alegia 1,80 metrotan, abiadura moteltzeko zoru berezia ipiniko dute. Zoru bereziak, autoaren abiadura murriztuko du. Autobusak zabalagoak direnez ez dute arazorik izango.
Errepidearen alboetan dauden aparkalekuak mantendu egingo dituzte. "Hasierako proiektuan Lazarragako moduko bidegorria egitea aurreikusten genuen, baina aparkaleku asko kendu behar genituen. Horregatik guztiagatik, egin dugu bidegorri mistoaren aldeko apustua", diote udal arduradunek. Horien ondoan jarriko dituzte edukiontziak. Gainera, seinaleztapen berriak ipiniko dituzte errepidean.
Zazpi kilometro eta bi ardatz
Udal arduradunek zazpi kilometroko bidegorri sarea egiten dihardute. Dagoeneko erabilgarri daude Lazarragako zatia, postetxe aurrekoa, San Martinera doana, Ugarkaldekoa, hilerrira doana eta Errekaldekoa. Zatika egiten dihardute.
Oñatiko bidegorri sareak bi ardatz izango ditu. Lehena Urrutxun hasi, eta Unibertsitate etorbidetik, Portu kaletik, Santa Marinatik, Euskadi etorbidetik eta Lazarragatik pasa ondoren, Ugarkalden bukatuko da. Bigarrena, Kurtzekuan hasi eta Berezaon amaituko da. Zati horrek bat egingo du Diputazioak Elorregi eta Oñati lotzeko egingo duen bidegorriarekin.
ARGAZKIA:Errekaldeko bidegorria.
martes, 8 de febrero de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario