2011-02-07 09:56:22 Mireia Bikuña
Oñatiko biztanleriak gora egin du azken hamarkadan: 2010eko urtarrilaren 1ean 10.957 pertsona zeuden erroldatuta (5.466 gizonezkoak eta 5.491 emakumezkoak), 2000. urtean baino 240 pertsona gehiago –hamarkada hasieran 10.717 herritar zeuden erroldatuta udaletxean
Urtetik urtera hazten joan da biztanleria. Atzera pauso nabarmenena 2002tik 2005era gertatu zen: hiru urtetan 69 herritar galdu zituen Oñatik. Dena den, 2006rako 32 berreskuratu zituen.
Umeak eta etorkinak
Biztanleriaren goranzko bilakaeraren arrazoiak hiru dira Lourdes Idoiaga alkatearen esanetan: jaiotako ume kopurua, etorkinak eta babes ofizialeko etxeetan bizi diren bikote gazteak. "Lau urtetan babes ofizialeko 300 etxe banatu ditugu, eta bikote gazte asko etorri da gurera. Bestalde, azken urteotan ume asko jaio dira: 2009an 160 ume. Bost urte lehenago, 2004an, 80 bakarrik. Hego Ameriketatik etorritako etorkinen kopuruak ere gora egin du nabarmen".
Hemen duzue azken hamarkadako datuak
2000ko urtarrilak 1 10.717
2001eko urtarrilak 1 10.757
2002ko urtarrilak 1 10.780
2003ko urtarrilak 1 10.750
2004ko urtarrilak 1 10.729
2005eko urtarrilak 1 10.711
2006ko urtarrilak 1 10.743
2007ko urtarrilak 1 10.756
2008ko urtarrilak 1 10.816
2009ko urtarrilak 1 10.896
2010eko urtarrilak 1 10.957

ARGAZKIA: UNIBERSITATEA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario