domingo, 27 de febrero de 2011

Aloña Mendi txirrindularitza sailak denboraldia aurkeztu du


2011-02-27 14:29:15 Arantzazu Ezkibel
Etxe-Aundi jatetxean egin dute aurkezpena gaur eguerdian. Lau talde izango dituzte oñatiarrek aurten: alebin mailakoa, infantil mailakoa, kadete mailakoa eta gazteen mailakoa. 23 neska-mutiko ibiliko dira guztira, tartean, hiru neska. Aloña Mendik 24.000 euroko aurrekontua izango du. Apirilaren 3an antolatuko dute denboraldiko lehenengo lasterketa Oñatin. Esan behar da, aurkezpen ekitaldian Markel Irizar txirrindularia ere izan dela. Oñatiarrak ez du ahaztu nondik datorren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario