2011-02-06 17:01:51 Amaia Txintxurreta
4-3 irabazi dio Arrasatek Oñatiko Aloña Mendiri; zapatuan 1-3 galtzen joan arren, domekako hiru partiduak oso erraz irabazi ditu Arrasatek.
Zapatuan lau partidu jokatu zituzten eta horietatik hiru irabazi zituzten oñatiarrek; Eneko Ugalde oñatiarrak Eneko Fernandez arrasatearrari irabazi zion eta Jose Caballerok (Aloña) Aitor Balzategi garaitu zuen. Bikoteka, bestalde, Ugalde eta Caballero oñatiarrek irabazi egin zioten Aitor Balzategiri eta Julen Etxaberi. Arrasatearrek zapatuko lehenengo puntua lortu zuten Fernandez eta Iñaki Zabalak, Jorge Santosi eta Jon Lopezi irabazi eta gero.
Arrasatearrak gogotsu
Domekan, bestalde, AKEkoek irabazi zituzten hiru partiduak; Joseba Azkargortak irabazi zion Alberto Munozi, Sebas Sierrak Jon Lopezi eta Kepa Aranbarrik Santosi.
Eneko Fernandez antolatzailearen arabera, zapatuko partiduak "nahiko berdinduta" joan ziren "Arrasatekoen esperientzia falta igarri da eta ez ditugu aprobetxatu aukerak". Domekan, berriz, "oso erraz" irabazi zituzten partiduak. Gaineratu du Oñatiko Jesus Kortabarria eta Jose Luis Morenok ezin izan dutela txapelketan parte hartu eta horien falta igarri dutela Aloñakoek "esperientzia handia" dutelako bi jokalariek.
Santamasetako sari banaketa
VNRC tenis txapelketa aprobetxatuta, Santamasetako banakako tenis txapelketako sariak banatu zituzten zapatu goizean. Jorge Aranesek jaso zuen urrezko garaikurra eta oso pozik azaldu zen: "Eneko Ugalderen aurkako partidua oso gogorra eta luzea izan zen, hiru ordu ibili ginen jokoan eta azkenean neuk irabazteak poz handia eman zidan

No hay comentarios:
Publicar un comentario