sábado, 5 de febrero de 2011

VNRC tenis txapelketa


Aloña Mendi doa irabazten VNRC deritzon tenis txapelketa
2011-02-05 13:58:01 Amaia Txintxurreta
Aloña Mendik irabazi ditu Arrasateko AKEren aurka goizean jokatutako 2 tenis partiduak. Gaur, zapatua, guztira 4 partidu jokatuko dituzte eta bihar, domeka, azkeneko 3 partiduak izango dituzte.

Asteburuan jokatuko dituzten 7 tenis partidu horietatik 5 banaka jokatuko dituzte eta beste biak, ostera, binaka.

Eneko Fernandez antolatzailearen esanetan partidu "zailenak" gaur goizean jokatutako lehenengo biak izan dira. Fernandezek gehitu du Eneko Ugalde eta Jose Caballero Aloñakoak direla faboritoak eta uste duela 4 eta 3ko emaitzarekin irabaziko dutela.

Nork irabazten duen jakiteko, baina, domekara arte itxaron beharko dugu.

Santamasetako txapelketaren sari banaketa

Bestalde, gaur banatu dituzte Santamasetako tenis txapelketako sariak. Irabazlea Jorge Aranes izan zen eta berak jaso du urrezko trofeoa. Sariarekin pozik agertu da Aranes: "Oso pozik nago. Eneko Ugalderen aurkako partidua oso gogorra eta luzea izan zen, hiru ordu ibili ginen jokoan; lehenengo seta Ugaldek irabazi zidan 6-4, bigarren seta nik irabazi nion 6-4 eta hirugarrenean 6-3ko puntuazioarekin irabazi nion"
ARGAZKIA:Lara Arruabarrena y Arkaitz Manzarbeirtia

No hay comentarios:

Publicar un comentario