2011-02-23 09:53:30 Mireia Bikuña
Oñatiko Ezker Abertzaleak astelehenean, hilaren 28an hasiko ditu Oñati 2011 Herri Programa osatzeko tailerrak. Guztira, zortzi egingo dituzte: Euskara eta hezkuntza, hilaren 28an; Sozioekonomia eta politika soziala, martxoaren 1ean; Hirigintza, martxoaren 3an; Kirola, martxoaren 4an; Auzoak, martxoaren 7an; Kultura eta gaztedia, martxoaren 9an; Emakumea, martxoaren 10ean; eta Ingurumena, martxoaren 11n. Guztiak, kultura etxean egingo dituzte, 19:00etan.
Tailer horien helburua da hauteskundeetarako tailer nagusian alorrrez alor sortu ziren proposamenak aztertu eta behin behineko Herri Progama osatzea. Bestalde, asteon hasi dira inkesta postontzietara banatzen. Informazio gehiago http://herriprograma2011.net/onati atarian.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario