2011-02-20 10:42:10 Mirian Biteri
Giro ona zegoen zapatu eguerdian Oñatiko Herriko Plazan, Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Astearen barruan egindako zuhaitz azoka dela-eta. Goiza gris samar esnatu bazen ere, eguerdi partean, euria egiteari utzi eta oñatiarrak nahiz Debagoieneko bestelako herrietako lagunak Euskal Herritik eta Errioxatik iritsitako sei enpresen eskaintza zabala ikustera eta bide batez erostera animatu ziren.
Fruta-arbolek ikusmina sortu zuten; sagarrondo, laranjaondo eta limoiondo bezalakoak eskuratu ahal izan ziren, besteak beste. Belar usaintsuek ere harrera ona izan zuten eta erosle bat baino gehiago topatu genuen etxerako bidean erromero, mendafin, izpiliku, mendarekin.
Pentsamenduak euro batean
Horretaz gainera, etxe barrurako zein kanporako sasoiko lore eta landare mota erosteko aukera ere egon zen. Askotariko koloreetako pentsamendu, azalea, nartziso, kamelia edo kaktus deigarriak eskaintzen ziren han. Eskaintza bereziak ere bazeuden; esaterako, kolore bateko pentsamenduak euro baten truke topatu genituen Aranbururen postuan salgai.

ARGAZKIA;Zuhaitz azoka
No hay comentarios:
Publicar un comentario