domingo, 25 de julio de 2010
Hirugarren artisau azoka egin da Arantzazun
Urtero ardatz baten inguruan antolatzen dute Arantzazun Santiago egunez egiten den artisau azoka. Iaz artzantzaren ingurukoa izan baldin bazen, aurten natura izan da gai nagusia.
Arantzazuko elizaren plazan egiten den azokan hamar postu jarri dituzte. Bertan eztia, gazta, zumitza, xaboia, zeramika, kaikuak eta antzeko beste hainbat produktu jarri dituzte salgai.
Santiago eguna izaki, jendea inguratu da Arantzazura. Antolatzaileak gustura agertu dira, eta hurrengo urteetan beste ardatz baten inguruan egingo dute azoka. Azoka xumea da oraindik, baina "pixkanaka koxkortzea" dute helburu antolatzaileek.
GOIENA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario