domingo, 11 de julio de 2010

TRIANAKO XXX MUS TXAPELKETA.


Aitor Mendi eta Joxean Urmeneta, musean onenak
Ezin hobeto ibili dira Oñatiko Trianako auzoko jaietan. Dena aurreikusi bezala irten da eta gaueko giroa ezin hobea izan da.
Egubakoitzean hasi ziren horiek, astotrastoren jaitsierarekin eta txorimaloen kalejirarekin. Giro ederra zegoen ordu horietan, eta baita gauean ere. Luhartz taldearen eskutik izandako erromerian, esaterako, gazte asko ibili ziren dantzan.
Zapatuan, 30. mus txapelketa jokatu zuten eta Aitor Mendi eta Joxean Urmeneta irten ziren garaile; eta gaur, domeka, batzordearen eguna ospatu dute.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario