Bi debagoiendar izango dira Boltonen egingo den Iron Man proban
Kirol frogarik gogorrena da Iron Man triatloia. Urtero, Hawaiien egiten den munduko triatloi txapelketarako sailkapen froga izango da Julen Kortabarria oñatiarrak eta Bergaran bizi den Joseba Susaeta zornotzarrak egingo dutena. Proba abuztuaren 1ean jokatuko dute Boltonen (Erresuma Batua).
Kortabarriarentzat lehenengo Iron Mana izango da, baina Susaetak dagoeneko 13 aldiz parte hartu du munduko frogarik gogorrenean. Oñatiarrarentzat lehenengo helburua proba bukatzea da. "Lehengo Iron Mana izanik nire gogoa proba bukatzea da", dio. Hori lortzeko 10-11 ordu beharko dituela esan digu.
Iron Manean igeriketa egin, bizikletan ibili eta korrika egin beharko dute; hain zuren ere, 3,8 kilometro igerian, 180 bizikletan eta 42,2 korrika. Guztira, 226 km dira, eta proba egiteko prestaketa fisiko eta psikologiko handia behar dute parte-hartzaileek.
Triatloiak gora
Gero eta zale gehiago ditu triatloiak, baita gurean ere. Guztira, 55 bat partaide dituzte ibarreko taldeek, eta urtetik urtera kopurua handitzen doa. Kide gehien dituen taldea Oñatiko Antxintxika da, 30 kiderekin.
martes, 27 de julio de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
joder con Julen.Aupa eta suerte asko izan.
ResponderEliminarJoxe