lunes, 5 de julio de 2010
Sorosle zerbitzua egongo da Usakon
Sorosle zerbitzua egongo da Usakon irailaren 12ra arte
Igeriketa Lantzen enpresako sorosleek zerbitzua astelehenetik domekara emango dute: hilaren 25era arte eta irailaren 1etik 12 ra 15:00etatik 20:00etara; eta hilaren 16tik abuztuaren 31ra 12:00etatik 20:00etara. Bestalde, Usakon dauden komunak zabalik daude erabiltzaileendako. Horiek soroslearen zanitzapean egongo dira. Dutxak ere erabilgarri daude.
Enborra presan
Usakoko udako kanpaina ekainaren 25ean hasi zuten arren, egun batzuetan bainua hartzea debekatu zuten. Aurreko egunetan egindako euriteen ondorioz enbor handi bat zegoen presa inguruan. Dena den, bainatzeko debekua kendu dute. "Ekainaren 27an kendu zuten enborra. Gainera, urpekariak egon ziren erreka garbitzen. Dagoeneko, ez dago bainatzeko arazorik", esan digu Carrascalek. Usakoko instalazioak erabiltzeko moduan daude.
Aldagelak apurtuta
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agindua betetzeko, hainbat egokitzapen lan egin zituen Udalak 2008an. Sorosle zerbitzua jartzeaz gain, iturria, dutxak eta soroslearendako aldagela eta komuna egokitu zituen, besteak beste. Orduko lanak Construcciones Ugarte enpresak egin zituen 66.000 euroren truke. Iazko neguan aldagelak apurtu zituzten, baina aurten ez da aparteko arazorik egon.
GOIENA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario