lunes, 1 de noviembre de 2010

Domu Santu eguna.


Kolorez bete dira hilerriak Domu Santu egunerako
Zerua ilunari eta tarteka bota dituen euri zaparradei aurre eginaz, asko eta asko izan dira gaur, Domu Santu eguneko ohiturari jarraituz, ibarreko hilerrietara hurbildu diren debagoiendarrak. Askok gainera, aurreko egunetan egin dituzte hilobiak garbitu eta lorez apaintzeko lanak, eta hala, koloretsu esnatu dira hilerriak. Joan zaizkigunak gogoratzeko eguna izaten da gaurkoa; ondorioz, momentu hunkigarriak ere ikusi dira bisitariak euren senitartekoen edo gertukoen hilobietara hurbiltzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario