"Ametsak bete egin daitezke; ni eskalatzaile profesionala naiz"
2011-02-03 11:00:00 Mireia Bikuña
Irati Anda (Gasteiz, 1982) eskalatzailea Zuazola institutuan egon zen astelehenean, urtarrilaren 31n. Eskaladaren gainean egin zuen berba DBHko lehenengo mailako ikasleekin. Haitzean eskalatzen eta txapelketetan parte hartzen hamarkada bat bete du, eta ibilbidearen gaineko irudiak erakutsi zizkien.
Zuazolako ikasleei esan diezu harro zaudela eskalatzaile profesionala izateaz.
Harro esaten dut eskalatzaile profesionala naizela, amets bat bete dudalako. Ametsak, amets, dio esaera batek. Baina oso garbi daukat ametsak egia bihur daitezkeela. Niretzat ohore handia da eskalatzaile profesionala naizela esatea eta nire ogibidea hori dela esatea. Eskaladagatik naiz naizen modukoa.
Zure hitzalditik beste berba bat ere azpimarratuko nuke: diziplina.
Eskalada eta diziplina eskutik doaz beti. Kirol guztiek eskatzen dute diziplina, baina gureak askoz gehiago. Ni naiz nire entrenatzaile, psikologo, nutrizionista... Norberak antolatu behar ditu entrenamenduak. Banakako kirol guztiak bakartiak dira, eta gogorragoak.
2007a izan zen zure urte onena.
Bai, hala da. Munduko kopan bosgarren sailkatu nintzen, eta harkaitzean 8-C bidea kateatu nuen Baltzolan. Horrek guztiorrek diru sarrera garrantzitsuak ekarri zizkidan. Eta emakumezko eskalatzaile onenen artean egon nintzen.
Onenen artean egoteko... zenbat entrenatzen zara?
Ordu guztiak eskaintzen dizkiot eskaladari. Lotarako eta jateko erabiltzen ez ditudan orduak eskaladari eskaintzen dizkiot. Gorengo mailan egon naizenean, eskaladari %100 eskaini izan diot.
Orain, baina, ez zaude onenean.
Ez, urte borobil hura egin ostean, 2008an min hartu nuen eskumuturrean eta ebakuntza egin zidaten. Errekuperatzen nengoela, auto-istripua izan nuen. Kolpe gogorrak izan ziren, batez ere ebakuntza, eta hondoa jo nuen. Poliki-poliki hasi naiz zulotik irteten.
Txapelketak prestatzen hasiko zara berriro ere?
Badakit prestatu ahal ditudala, baina ez dakit gogoz nagoen sakrifizio eta diziplinarekin hasteko berriro ere. Eskalada munduan buru-belarri hasten banaiz, inguruan dudan guztia utzi behar dut: familia, lagunak...Ez dakit zer egingo dudan. Agian, eskalatzen hasiko naiz, baina maila apalagoan. Dena den, egoa oso traidorea da, eta beti zirikatzen nau gorengo mailara itzultzeko.
Itzultzeko erabakia hartuko bazenu, denborarik izango zenuke uztailean jokatuko den munduko kopa prestatzeko?
Bai. Esperientziak erakutsi dit zer egin behar dudan munduko kopa prestatu nahi badut.
Eskaladan punta-puntan eta zuloan egon zara. Gazia eta gozoa probatu dituzu.
Bai, eta oso gogorra da. Goian zaudenean dena da zoriontasuna, dirulaguntzak, babesleak... Baina zuloan zaudenean familia eta lagunak daude.
Eskaladari baino gehiago, beste hainbat konturi eskaintzen diozu denbora. Bertsotan hasi zara.
Lagun batzuekin hasi nintzen bertso eskolan eta Arabako txapelketan parte hartzeko izena eman dut.
Gainera, ETBko El conquistador del fin del mundo saioan diharduzu, kapitain.
Telebista saioan parte hartzeko proposamena egin zidatenean, zalantza asko izan nituen. Kapitain izanda talde bat kudeatu behar nuen, eta nik bakarkako kirola egiten dut. Zalantzak zalantza, onartu egin nuen, eta esperientzia oso ona izan da. Proba ikusgarriak geratzen dira oraindik!

ARGAZKIA:Irati Anda eskalatzailea
No hay comentarios:
Publicar un comentario