"Santa Ageda bezpera degu. Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua deguna". Kopla hori eta beste hainbat abestuko dituzte Errekalde Herri Eskolako, Txantxiku Ikastolako eta Elkar Heziko neska-mutikoek gaur.

10:30ean irtengo dira kalerik kale Elkar Heziko ikasleak trikitilarien laguntzarekin. Arratsaldean, 15:00etan, Errekaldekoen eta ikastolakoen txanda izango da. Herri Eskolakoak auzoan ibiliko dira, eta Txantxiku Ikastolakoak herri guneko kaletan. Kopla-kantari irtengo dira baita ere erretiratuen elkarteko abesbatzako kideak.
ARGAZKIA:Elkar Heziko neska-mutikoak kopla-kantari
No hay comentarios:
Publicar un comentario