domingo, 23 de octubre de 2011

Aizkorri-Aratz egunak ez zuen huts egin




Goiz hasi zen atzoko eguna Arantzazun, Aizkorri-Aratz egunaren harira antolatutako ibilbide gidatuarekin. Santutegitik Gomiztegira arteko bidea egin zuten mendizaleek, eta baita baserria bisitatu ere. Eguerdian, berriz, Pello Zabalak gidatuta, inguruneko historiaz eta kulturaz gozatu zuten 30 lagunetik gora, aperitiboa bezala izendatutako ibilbidearekin. Umeak, bitartean, jolasean ibili ziren basoan.



Helduen taldea Santokristotik irten zen, eta toki horren historia gogorarazi ostean, Zelai Zabalera joan zen taldea. Han Alberto Elortza sukaldariak baserriaz egin zien berba; handik Turismo Bulegorantz abiatu ziren. Zain zuten han Mankomunitateko Turismo teknikari Ana Heriz, arlo horren gainean egiten den lanaren berri emateko. Irteera amaitutzat eman aurretik, Sindika ostatua eta Milikua taberna bisitatu zuten.



Animalien aztarnen bila



Umeak, bitartean, basoan sartu ziren bi taldetan banatuta, eta han naturarekin lotutako tailerrak egin zituzten; besteak beste, animalien aztarnak bilatu zituzten eta zuhaitzen hostoak batu. Pozik geratu ziren guztiak Aizkorri-Aratz egunarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario