Hola guztioi!
Hilabete mordoska bat dira, ez nuela neure zutabe hontan ezer idazten. Euskal Herriko itzulia eta gero, lasterketa hasi baino lehenago gertatutakoa gertatuta, gogo gabe ibili nintzen ezer idazteko.
Behin pixka bat animoa errekuperatu eta gero, Kalifornia eta Dauphine egin eta gero, nere lehenego Tourrean aurkeztu nintzen.Nere lehen Tourra, eta ondoren egin genuen Vuelta, ez ziren espero nuen bezain ondo irten, eta denboraldi luze bat eta gero, deskonektatzeko izugarrizko beharrakin ekin nien oporrei.
Orain balantzeak egiteko ordua da, eta neure uste apalean, ezbairik gabe, neure denboraldi onena egin dudala uste dut. Orokorrean, urte guztian maila txukunean ibili naiz, eta horrek uzten duen sentsazio gozoarekin izugarrizko ilusioarekin ekingo diot hurrrengo denboraldiari.
Hala ere, 2012 prestatazen hasi aurretik. Aspanogiko gure jaia, Iban Altuberen omenezko mendi bizikleta martxa, eta hainbat ekintza egiteko geratzen zaikit.
Laster arte, negu alde hontan zutabe hontan gehiago egongo garen esperantzat.
Ondo segi
Markel
No hay comentarios:
Publicar un comentario