sábado, 8 de octubre de 2011

Arrasate-oñati2011

Yerai Varela eta Nerea Arregi irabazle Arrasate-Oñati lasterketan


2011-10-08 20:01:18 Usoa Agirre

Yerai Varela oñatiarra (38:09) gizonezkoetan eta Nerea Arregi arrasatearra (46:50) emakumezkoetan iritsi dira lehenengo Oñatiko helmugara. Aurten, lehen aldiz, patinatzaileek ere parte hartu dute eta Daniel Muro eguestarra (22:14) izan da lehenengoa gizonezkoetan; Laura Armendariz iruñarra (24:32), berriz, emakumezkoetan lehena.







Hasierako kilometroetan 12ko talde batean joan da Varela eta lasterketa erdialdean, Elorregi pasa ostean, 2. erritmo aldaketa egin du 15 m-ra zituela hurrengo bigarrenak. Zubillagan 3. erritmo aldaketa egin du eta bigarren sailkatu den Ander Agirrek bakarrik jarraitu dio. Oñatiko sarreran berriro erritmoa aldatu du eta lehenengo iritsi da.



Lehen bi emakumezkoek, berriz, elkarrekin egin dute Arrasatetik Oñatirako bidea eta Oñatin, azken metroetan egindako sprintean Nerea Arregi iritsi da lehenengo.



Istripu bat ere izan da Oñatin. Patinatzaile bat erori egin da eta anbulantzian eraman behar izan dute Arrasateko ospitalera.
BIDEUA IKUSI HEMEN


Korrika, gizonezkoak



Yerai Varela. Oñati. 38:09

Ander Agirre. Bergara. 38:30

Andoni Agirre. Zumaia. 38:41

Korrika, emakumezkoak



Nerea Arregi. Arrasate. 46:50

Ainhoa Lendinez. Elgoibar. 46:52

Ane Zabala. Arrasate. 48:43

Sailkapen osoa jarriko dute http://www.kirolprobak.com/home.php

No hay comentarios:

Publicar un comentario