jueves, 13 de octubre de 2011

FAN HEMENDIK

'Fan Hemendik!' lelopean manifestazio jendetsua



'Fan hemendik! Utzi bakean Euskal Herria' lelopean manifestazio jendetsua egin zuten atzo, Pilare egunean, Oñatin. Antolatzaileak pozik azaldu dira deialdiak izan duen erantzunarekin. Azpimarratu nahi izan dute Debagoiena osotik joandako jendea bildu zela.



Guardia Zibila Oñatitik joatea exijitzeko manifestazioa egin zuten atzo Oñatiko kaleetan Fan Hemendik batzordeak antolatuta. Deialdi jendetsua izan zen, 300 lagun inguru elkartu ziren. Antolatzaileek azpimarratu nahi izan zuten bailara osotik jaso zutela babesa.



Foru plazan, udaletxe aurrean, bilkura egin zuten lehenengo eta gero abiatu ziren herriko kaleetan barrena. Guardia Zibilaren kuartel paretik ere pasa ziren eta orduantxe bizi izan ziren tentsio uneak. Izan ere, kuartelaren parean Ertzaintzaren bi dispositibo zeuden eta kuartelaren kanpoaldean Guardia Zibilak. Hala ere, ez zen ezer gertatu.






Aldarrikapenak Pilare Egunean



Fan Hemendik batzordeak adierazi zuen manifestazioa egin zutela, Guardia Zibila “Oñatitik joatea exijitzeko”. Horretaz gain, Pilare Eguna aukera zutela esan zuten Guardia Zibilaren ospakizun eguna delako. Aldi berean, salatu gura izan zuten uda honetan Guardia Zibilak izan duen jarrera “uda honetan herritarroi egin dizkiguten katxeo, intimidazio eta probokazioak asko izan dira”.

1 comentario:

  1. Jakin dezazun honako web helbidea zabaltzen ari direla, hona hemen adibide bat:

    http://www.elconfidencialdigital.com/Articulo.aspx?IdObjeto=30337

    Ondo izan eta segi aurrera

    ResponderEliminar