jueves, 6 de octubre de 2011

ESKOLA KIROLA

Eskola kiroleko ikasturte berria zapatutik



Jaiak bukatuta eskolaz kanpoko ekintzekin hasiko dira oraingo zapatuan, hilaren 8an. 3. mailatik hasi eta 6. mailara arteko neska-mutikoek ekintza ezberdinak egingo dituzte: 3. eta 4. mailakoek jolasak egingo dituzte; 5. mailakoek saskibaloia eta 6. mailakoek eskubaloia. Ekintzak bukatzen direnean bilera egingo dute guraso-entrenatzaileekin ikasturtea antolatzeko. Bestalde, astegunetako eskola kiroleko entrenamenduak hilaren 10ean hasiko dituzte.



Eskola kiroleko ikasturtea ikastetxe ezberdinetako ordezkarien koordinatzen dute kirol teknikariarekin batera. Zapatuean askotariko kirolak egingo dituzte: batzuk banakakoak dira eta beste batzuk taldekakoak. Ikastetxe ezberdinetako 3. eta 4. mailetako umeak nahastu egiten dituzte. 5. eta 6. mailakoek gelaka egiten dituzte taldeak.



Udaberri txapelketa



Apirilera arte eskola kiroleko ekintzak egiten dituzte. Maiatzeane eta ekainean udaberri txapelketa egingo dute. Ekain bukaeran sari banaketa ekitaldia egingo dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario