domingo, 23 de octubre de 2011

LIGA EBA.SUSTRAI .........

Garaipena lortuz eman du Aloñak EBA ligako lehen urratsa (93-81)



2011-10-23 21:35:53 Txomin Madina

Ezin hobeto ekin dio Aloñak EBA ligako ibilbideari; lehen partiduko urduritasunak gainditu eta aurkaria, Valladolid, mendean hartzea lortu dute etxean jokatutako norgehiagokan. Lehen konpromiso horretan gainera, ez dira bakarrik egon, zaleek kantxako harmailak bete dituzte-eta.



Partiduko lehenengo saskiratzea Valladolidekoena izan arren, lehen laurdena etxean geratu da 21-16. Bigarren laurdenean 43na berdindu dute, eta azken bi laurdenak, Xabi Igartuaren mutilentzat izan dira: 73-64 eta 93-81. Bisitariak saiatu dira etxekoen jokoa hausten, baina oñatiarrak fin ibili dira eta ez dute norabidea galdu.



Igartua entrenatzailea pozik zegoen partidu amaieran lortutako garaipenarekin: "oso garrantzitsua izan da guretzat liga berria garaipenarekin hastea, konfiantzan bultzada handia ematen dizu". Bere esanetan gaurkoa bezalako neurketa berdinduetan kontzentrazioa mantentzea izaten da garrantzitsuena, eta horretarako gai izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario