Amaia Txintxurretak zuzendu eta aurkeztuko du aurten ere Kantari karaoke ikuskizuna.
Nola zaude Kantariko grabazioak hasi baino egun bat lehenago?
Ilusioz eta gogoz; Kantariko grabazioak hasteko deseatzen nago. Izan ere, horrelako ikuskizun bat aurrera eramateko produkzio lan handia dago aurretik eta dagoeneko gogoz nago emaitza ikusteko eta emaitzaz gozatzeko.
Aurten ere gaztetxo ugari animatu dira Kantarin parte hartzera.
Bai, 800 baino gehiago dira eta pozgarria da ikustea bailaran agertoki batera igo eta gaztetxoak euskal kantuak abestu eta dantzatzeko gogoz daudela jakitea. Gainera, kalean ere galdetzen didate noiz izango diren grabazioak, eta ikusten da eurak ere deseatzen daudela Kantarirekin egun batez telebistako izar izateko, protagonista izateko.
Zein gomendio egingo zenieke parte hartu behar duten gazteei?
Esango nieken lehenengo gauza da abestiaren letra eta dantza ondo-ondo ikasita eramateko. Azken finean, hori oso garrantzitsua da eurak agertoki gainean seguru sentitzeko. Eta horrez gain, esango nieke momentuaz disfrutatzeko; aukera paregabea dute Kantarirekin ondo pasatzeko, eta helburu horrekin egindako saioa da, gainera; beraz, horiek dira nire gomendioak.
Parte hartu behar ez dutenak joan daitezke grabazioetara?
Bai, noski! Parte hartu behar dutenek publikoan daudenen animoak oso gustura hartuko dituzte; ikus-entzuleen berotasuna sentitzeak asko animatzen du. Beraz, aurten ere ez hutsik egin eta zatoz gurekin kantuan eta dantzan egitera. Primeran pasatzea espero dugu. Gogoratu, lehenengo zita bihar bertan izango da, Arrasateko Amaia antzokian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario