viernes, 28 de octubre de 2011

Oñatiko II. film laburren rallya

OINARRIAK


2.EDIZIORAKO IZEN EMATEA

1. EDIZIOA

Izena ematen duten lehen 20 taldeak onartuko dira.

Partehartzaileen adina gutxienez 15 urtekoa izan behar da.

Lanak euskera hutsean izan beharko dira, ahozkoa naiz idatzizkoa.

Antolakuntzak emandako gaia landu behar da.

Antolakuntzak herriko 10 toki emango ditu eta hauetako 3 ezinbestekoak dira irudietan agertzea.

Lanen iraupena gutxienez 3 minutukoa tituluak kontuan hartu gabe eta gehienez 5 minututakoa tituluak kontuan hartuta izan beharko da.

Partehartzaileeek beharrezkoa duten materiala ekarri behar dute, antolakuntzak lokala, mahaiak, aulkiak eta luzagailuak jarriko ditu partehartzaileen eskuetara.

Antolakuntza ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo.

Ikus-entzunezko lanak .avi, .mov eta .mpeg formatuetan landu ahal izango dira eta antolakuntzak emandako DVDan aurkeztu.

Lanak Azaroak 5 arratsaldeko 19:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Oñatiko gaztelekuan.

Ekoitzitako lan guztiak Creative Commons AITORTUPARTEKATU

lizentziapean zabalduko dira. Horren arabera, egileek

baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi, erakutsi edota

berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak

baldintza berdinetan partekatuz. Informazio gehiagorako, ikus:

http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.

Antolakuntzak beharrezkoak jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.

Arazo eta zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena du.

EGITARAUA



9:30: Aurkezpena, arauak eta gaiaren banaketa.

19:00etan: Ikus-entzunezko lanen entrega.

20:30etan: Lan guztien proiekzioa.

22:00etan: Sari banaketa.

EPAIMAHAIA



Ikus-entzunezko arloko profesionalez osaturiko talde bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario