sábado, 8 de octubre de 2011

Oñati Ziklo Kros taldea..........


Villarcayon du lehen lasterketa Oñati Ziklo Kros taldeak, datorren zapatuan

2011-10-08 17:13:36 Oihana Elorza
Bost txirrindularik osatzen dute taldea eta ahalik eta proba gehienetan parte hartzeko gogoa dute. Gaur egin dute taldearen aurkezpena Arrikrutzeko Koben harrera etxean.
Arrikrutz Kobetako harrera etxean egin du aurkezpena eguerdian Oñati Ziklo Kros taldeak. Bost txirrindularik osatzen dute eta horiez gain, euren etxekoak,taldeko zuzendariak, mekanikoa, babesleak eta Oñatiko udaletxeko ordezkariak izan dira aurkezpen ekitaldian. Baita Aloña Mendiko zuzendaritzako hainbat kide eta txirrindularitza saileko arduradunak ere. 
Betiko zaletasuna 
Oñatiko alkate Mikel Biainek hitz egin du lehenengo, taldeak Udalaren babesa izango duela esateko. "Ziklo kroserako zaletasuna aspaldikoa da Oñatin, eta asko pozten gara taldea sortu delako". Aloña Mendiko zuzendaritzako kide den Kepa Umerezek hartu zdu hitza gero eta taldekideak eta babesleak izan ditu hizpide. "Arrikrutzeko Kobak, Lizarralde kirolak eta Roger dira Oñati Ziklo Kros taldearen babesleak, eta eskerrak eman gura dizkiegu guztiei, ziklo kros taldea sortzen laguntzeagatik".
Taldekideak aurkeztu ditu segidan Umerezek: Maider Usandizaga, Xabier Aiastui, Iker Alberdi, Iker Arkauz eta Aitor Umerez. Aurkezpenera joan diren lagunen aurrean agertu dira bost txirrindulariak, eta jendearen txaloak jaso dituzte. Eurekin batera, Ruper Arkauz eta Josu Alberdi zuzendariak eta Jon Arkauz mekanikariak osatzen dute zapatutik Oñati Ziklo Kros taldea.
Villarcayon zapatuan 
Taldea aurkeztu eta zortzi egunetara, zapatuan, hilak 15, du lehenengo hitzordua talde berriak, Burgosko Villarcayo herrian. Datorren astean Medina del Pomarren hartuko du parte. Horrez gain, Euskal Herriko probetan eta Espainiako txapelketara sailkatzekoetan ere hartuko du parte. "Joan den urtean sailkatu ginen eta ea aurten ere hori lortzerik dugun", dio Ruper Arkauz taldeko zuzendariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario