viernes, 25 de noviembre de 2011

EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2012

Oñatin amaituko da 2012ko Euskal Herriko Itzulia, erlojupeko batekin




Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioa Oñatin amaituko dute. Gueñesen hasiko dute, apirilaren 2an; maldan gora bi etapa bukatuko dira, Ibardinen bat (Nafarroan) Gipuzkoako Arraten bestea. Eta erabakigarria izan daitekeen erlojupekoa, azken etapa, Oñatin amaituko dute. Markel Irizar oñatiarra deseatzen dago etxean korritzeko, baina zaila izango da, Iparreko klasikoetan egon beharko duelako, besteak beste, Cancellararen ondoan.

Datorren urteko Euskal Herriko Itzulia Gueñesen hasiko dute; Bigarren etapa Gueñesetik abiatu eta Gasteizen bukatuko da, eta apirilaren 4an, Ibardin igo beharko du tropelak, aspaldiko partez. 1994an igo zuten azken aldiz, Davide Cassanik irabazi zuen hartan. Euskal txirrindularitzak oso une gozoak bizi izan ditu Ibardinen.

Hurrengo egunean, jardunaldia Bera-Eibar izango da eta helmuga Arrateko gainean egongo da.

Eibar eta Oñatiko artean jokatuko da bosgarren etapa eta, Oñatin bertan, erlojupekoarekin, amaituko da hurrengo egunean; Oñati zeharkatuta, bertan erabakiko da podiuma.

No hay comentarios:

Publicar un comentario