domingo, 20 de noviembre de 2011

Santa Zeziliaren omenez, Ganbarako gaztetxoen saioa



2011-11-20 15:26:30 Ander MonederoMusikarien zaindariaren eguna aurrez ospatu zuten zazpi kantuz ostutako emanaldiarekin.


Nahiz eta Santa Zezilia azaroaren 22an izan, zapatu arratsaldean, Ganbara Txiki abesbatzakoek musikarien zaindariaren eguna ospatzeko emanaldia eskaini zuten Oñatiko Santa Ana aretoan. Ikusmin handia piztu zuen kontzertuak, izan ere, Ganbara abesbatza oñatiarraren harrobiak, aretoa ia betetzea lortu zuen.

Adin ezberdinetako ahots gazteek, sei abestiz osatutako emanaldia eskaini zuten, eta ohikoa den bezala, abesti klasiko eta modernoak uztartu zituzten. Emanaldia, XVI.mendeko pieza batekin hasi zuten eta ondoren, Aitor Biain, Ganbara Txikiko zuzendariak ongi etorria eman zien aretoan bildutako 270 bat lagunei.

Agurraren ostean, kantu erlijiosoekin jarraitu zuten eta Xabier Sarasua beasaindarraren 'Pater noster' eta Julio Dominguez galiziarraren 'Lautate Dominun'-ekin jarraitu zuten. Horren ostean, Josu Alberdiren 'Zutitu alboan' abestiaren txanda iritzi zen. Gero, musikari oñatiar baten kantuaren txanda iritsi zen: Juan Karlos Irizarren pieza bat. Biainen esanetan, Ganbara Txikik, zapatua arte, inoiz ez du Irizarren piezari zuzenean abestu. 'You've got a friend' abesti amerikarrarekin bukatu zuten emanaldia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario