Azken urteotan jokalari eta teknikoek kantxa barruan egindako lorpena bulegoetan berretsi dute Aloña Mendi saskibaloi taldeko arduradunek, bulegoetan egindako sukalde-lanari esker Natra Oñati etxearen babesa izango dutelako, oraingoz, urtebetez. Hala, saskibaloia eta txokolatea ederto bateratu daitezkeela erakutsi dute gaur, eguena, egin duten aurkezpenean.
Zalantza barik EBAko proiektua goitik behera egonkortuko du hitzarmen honek, azken hilabete hauetan herritarrek bazkide kanpainaren aurrean bikain erantzun badute ere –ia 500 bazkide egin dituzte, eta zenbateko horretara iristea ametsa zen– halako babesle indartsu bat izateak beste lasaitasun bat ematen du.
Halaxe azaldu du aurkezpenean Aloñako presidente Jose Luis Campok: "Dakizuen moduan azken urteotan kantxa barruan arrakasta galanta izan du talde honek, lorpenak historikoak izan dira. Zuzendaritza taldearen apustua EBAra salto egitea izan zen, eta horretarako rekurtsoak behar genituen bai kirol mailakoak eta baita ekonomikoak ere. Natra Oñati enpresak oso filosofia garbia du, Oñatirendako aberastasuna eta lanpostuak sortzea da helburua, eta gaur ofizial egiten dugun hitzarmenak xede bera du, Oñatiko herriari laguntzea, alegia. Hala, gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoaren aurrean biziki eskertzen dugu Natra Oñatik hartutako erabakia".
Babesle berriari eskerrak emateaz gainera, aurkezpenean presidenteak esker oneko berbak izan ditu Dorleta Urrutiarendako eta Gorka Judezendako, zuzendaritzako kideak erurak ere: "Proiektu honetan aurkeztu nahi genuena bikain ulertu zutelako, eta ACB mailako marketing kanpaina bat abiarazi dutelako".
Babesle berriari ongietorria egiteaz batera, gainontzeko babesleak ez ditu Campok ahaztu, eta eurendako ere esker oneko berbak izan ditu.
Torrelavegakoak, berriz
Zapatuan (18:00, Zubikoa) Natra Aloña Mendik berriro jokatuko du Torrelavegako talde baten kontra, baina ez da joan den asteko talde bera izango, herri berean bi ordezkari dituztelako kategoria berean: Merkamueble eta SAB.
Oraingoan SAB Torrelavega taldekoak izango dituzte aurrean, sailkapenean hirugarren daudenak –Oñatikoak laugarren daude. Bi taldeen artean puntu bateko aldea dago, kantabriarrek partidu bakarra galdu dutelako. Etxetik kanpora jokatutako bi partiduak irabazi dituzte, eta esaterako, joan den astean Cafes Aitonaren kantxan 5 puntuko aldeaz irabazi zuten (80-85).

No hay comentarios:
Publicar un comentario